XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katearen perturbatu gabeko dimentsioek lorbide laburren elkarrakzioak errepresentatzen dituzte eta katearen egituraz informatzen gaituzte.

Normalean ezin dugu 0 baldintzetan lan egin eta bolumen eskludituaren teorietara joko dugu.

0 baldintzetatik at, a espantsio-koefizientea, z bolumen eskludituaren parametroaren funtzio hazkorra da.

Pisu molekularra gutxitzerakoan espantsio-koefizienteak unitaterantz jo behar du.

Beraz, disolbatzaile ez-ideialetan eta pisu desberdineko laginentzako, biskositate-datuen zero pisu molekularreko estrapolazioak, 0 baldintzetako biskositateari buruz informazioa emango digu.

Espantsio-koefiziente biskosimetrikoa honela definituko dugu (16): izanik.

Flory, Fox eta Shaefgen-ek (22) proposatzen dute.

Kurata eta Stockmayer-ek (23) z-balio txikientzat proposatzen dute.

Azkenean Stocmayer eta Fixman-ek (24), Kurata eta Yomakawa-k (16) proposatu zutenean oinarrituz, ondoko espresioa lortu dute: .

K0 konstantea, parametro intramolekularra da; serie homologo batentzat konstante da eta molekularen perturbatu gabeko dimentsioen funtzio da.

non Flory konstante unibertsala bait da eta bere balio limitea emanik.

B, elkarrakzio-parametroa da, eta elkarrakzio intermolekularrak errepresentatzen ditu.

non v, polimeroaren bolumen espezifikoa bait da; v1, disolbatzailearen bolumen molarra; NA, Avogadro-ren zenbakia eta X12, Flory-Huggins-en elkarrakzio-parametroa.

3. ATAL ESPERIMENTALA.

Neurketa biskosimetrikoak, 298 K-etan (+-0,05) eskegitako sestrako Ubbelohde biskosimetro batetan (in situ diluitzeko prestaturik) eginak izan ziren.

Termostatizatzaile batek tenperatura konstantetan 298 K-etan (+-0,05) mantentzen zuen.

Neurketak hasi baino lehen, disolbatzaile eta disoluzio guztiak 3 zenbakizko beira fritatuzko plaketan iragaziak izan ziren.

Disoluzio molekular baten jokabide termodinamikoaren azterketan, makromolekulak berak biskositateari aportatzen diona interesatzen zaigu.